gontzalmendibilbanner
 
 
GORBEIAKO HAIZEA
Eleberri honetan Gontzal Mendibilek, Gorbeiapeko bere herriari lotutako istorio honeik modu soltean eta aurreritxi barik kontatzen deuskuz. Bizitza eta heriotza, denbora eta memoria, adiskidetasuna eta maitasuna, kultura eta politika, euskaldunon komunikazio-inkomunikazioa. Gerrako mina, aitite Adolforen asmamenak eta geroagoko xelebrekeriak eta xelebreak, besteak beste. Barruko sentimeduak agerteraziz eta inoiz ahaztu gura ez leukezan istorioak berreskuratuz. Amets imaginario baten sartu gaitezen proposatzen deusku Zeanuritarrak.

libro

Prosa musikala dirudi Gontzalenak. Estilo bizi-bizia darabil, bihotzerik harako sentimentuz betea, musikalitatez josia eta herrikoitasunean oinarritua, sentzilloa, gozoa, samurra, herrikoia, aberatsa, iruditsua eta kasuan kasuko mingostasuean be bihotzerik harako maitasunez betea.
Irakurri eta gozatu beharreko liburu interesgarri honetan, Gontzal Mendibilek Gorbeiako haizerik hara urteetan hartutako arnasa sakona jaurtiten deusku, GORBEIAKO HAIZEAAA zantzoaren bizipozean.



ARRUPE

Gontzal Mendibilen taula gaineko azken lan honek Pedro Arruperen bizitzara hurbildu nahi gaitu, bere jaiotzaren mendeurrena ospatzen den honetan.
Arrupe, “Nire isiltasun hau” lanean bizikide dira gai musikalak eta eszenako beste hizkuntzak, hala nola, hizkera dramatikoa, dantza eta ikus-entzunezko muntaia itzela.  Ikusmina sortu izan du musikal honek.
Orain 2 CDtan eta DVDan agertzen den ikuskizun hau, 2007.ko azaroaren 14an Bilboko Euskalduna jauregian grabatu zen. 
Ikuskizun hau, Errefuxiatuen Solidaritate zerbitzuarekin (SJR) solidaritate keinu bat izango da.

Arrupe”Nire isiltasun hau” dastatzeko aukera izan duenak, liruraldi uneak bizi izan zituen. Antzezle, musikari eta dantzariak bilduz, hirureun partaide taula gainean. 100 antzezle eta figurante, Igor Yebra ballet dantzaria, Beti Jai Ali dantzak, Donostiako Orfeoiak, Ludvig Orkestra sinfonikoa, Oreka TX, Pascual Molongua Louis Armstrong interpretatzen, edota Marife Nogales besteak beste, guzti hauen partaidetzaz burutua izan da, Arrupe zenaren bizitza.

Arruperen bizitza, guztiz dugu erakargarria, mistizismoz, iritzi eta ekintza aurrerakoiz eta heroiziadez beteriko bizitza. Barne historia sakona bezain grinatsua bizi zuelarik. Guzti honen islada baita ikuskizun hau.
Gontzal Mendibilen gidaritzapean eta  Juanjo Okon delarik orkestra eta koroen zuzendaria. 



arrupe

CD 1
1 “Quiero ser / Izan nahi nuke”  (J.A.IRIGARAY / G.MENDIBIL)
2 “Goizetik arratsera” (MANUEL VILLAR)
3 “Chorus: Surely He hath borne our grief” (HAENDEL)
4 “Zuri So” (GONTZAL MENDIBIL)
5 “Cinco Rosas y un camino” (GONTZAL MENDIBIL)
6 “Billoxik” (B.GANDIAGA Y GONTZAL MENDIBIL)
7 “Pasión según San Mateo” (JUAN SEBASTIÁN BACH)
8 “What a wonderful World” (LOUIS ARMSTRONG)
9 “Down By The Riverside” (LOUIS ARMSTRONG)
10 “Maite” (  PABLO SOROZABAL)
11 “Japoniar musika - Pasaje japonés”
12 “Tori yo Tori “ “Txoria txori” (J.ARTZE / M. LABOA)
13 “Dies irae” (GIUSEPPE VERDI)

CD 2
1 “Gauak zaindutako Arrosak” (GONTZAL MENDIBIL)
2 “Panis Angelicus” (CESAR FRANCK)
3 “Hallelujah” (HAENDEL)
4 “Aro Eroa” “Tiempo loco” (J.ARTZE / G. MENDIBIL)
5 Argi Txikia (GONTZAL MENDIBIL)
6. “Ama Lurra / Madre Tierra” (GONTZAL MENDIBIL)
7 “Mi silencio (B. GANDIAGA / G. MENDIBIL)
8 “Aita Gurea” (G. MENDIBIL-J.L.CANAL)  
9 “Marcha de San Ignacio” (M. OTAÑO)


KONTZERTUAK

Igorre: Abenduaren 2an
Bilbo(Berreginen Museoa): Abenduaren 22an

 

arrupe2

arrupe1

arrupe3

arrupe4

arrupe5


Aparteko lan musikalak

-Bai Euskarari. San Mamesen grabatutako diskoan beste hainbat kantarirekin. San Mamés 1977


-Composición del tema Bilbo Euskaldun Dezagun Bilbo euskaldun dezagun konposaketa Bilboko eskoletan euskera zuztratzeko. Promoción del euskera en las escuelas de Bilbao.


-Euskadi Internazionalista.1987 Composición del tema:Urrunerantz zoaz. Colaboración junto a otros músicos…Mikel Laboa, Itoiz, Lluis Llach, Silvio Rodriguez, Moustaki eta beste abar askoren partaidetzaz.


- Iparragirreren ikuskizunerako gidoiak eta musika eta era berean Olentzaro musikala Gontzalek burutua da.


-Euskal selekzioari buruzko diskoa. Colaboración disco Euskal selekzioa, junto a Joseba Gotzon y Niko Etxart.1999


-Colaboración disco EITB. 2000-Kantuz partaidetza


-Patxi Villamorren diskoan partaide. 2000.
Colaboración disco Esperantza de Patxi Villamor.


-Bitoriano Gandiagaren omenez Aránzazu 2001. Zuzeneko emankizuna, Josanton Artze, Antxon Valverde, Pello Zabala eta Xabier Leterekin batera.
Coordinación escénica “Homenaje a Bitoriano Gandiaga”.junto a Josanton Artze, Antxon Valverde, Pello Zabala y Xabier Lete.



 

© Gontzal Mendibil 2010